XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...); ots, Bidalien Egiñak.

Liburu ortan Eliz asiberriaren edestia ematen zaigu laburki; Kisto zeruetara ondoan, lurrean gelditu ziran ikasleen Eliza eraikitzeko ukan zituten lanak.

Agindu zitzaienez, Amabiak, berrogei egunez, Goteunaren zai egon ziran Ierusalen'go mandio artan.

Artean saltzaillearen utsunea bete zuten AMABIEN taldea osotzeko, ta Goteuna su-mii iduripean berenganatu zitzaieneko, or hasi ziran Kisto'ren irakaspen berria orduko mugak barna edatzen.

Goteunez beterik zebiltzin gizon iainkotiar aien itz beroetara gizoste ta erriak ere samaldan zetozten Eliza berria antolatzera.

Bañan, zenbat ibillera eder, zenbat atsekake, zenbat istillu ukan zituten Bidali ta aien ikasleek!.

Egia esan, edestitxo au ez da bear bezin ezaguna kristauen artean, batez ere euskaldunen artean.

Beti esan oi da gure erritarrak sinistun dirala, aien sinismena ordea, ez dala bear bezin sendoa, liburu deunen ezaguerarik urrienean bizi diraloko.

Ondore kaltegariak ekarri oi ditu sinismen itsu orrek, iñolako argitasun gabeko sinismen karsoil ta erantzi orrek.

Gure errialdeetako giro elizkoitik ez ain elizkoietara aldatzen diraneko, euskaldunek ez dut esango beren sinismen utsala zearo galtzen dutenik, bai, ordea, erabat otzitzen dirala.

Gertakari au oituegia da ez bakarrik euskaldun ez-iakin eta alotzetan, baita iakitun eta erdi-landuen artean ere, oien fedea, maiz, ondar gainean iaso etxea bezelatsu dalako.

Ain zuzen, Zaitegi iaunak, aipatu liburuak dakazkin berriak, iakintsuki azaltzen dizkigu, iakin-zale zorrotzenaren naikariak gonburutzeko lain.

Aurrera baiño len, ikus dezagun liburu iori onen mamia, iraizean badare.

Idaztia mamiz. - Korapillorik aski biderdiratzen zaizkio Bidalien Eginaken iruzkinlariari.

Leenik, idazle ugariak, sarrera gisa, idaztiño onen egillea nor izan zenentz gur bilki eztabaikatu ondoren, Luka ebangelari deuna izan zala iakintza arauz sendetsirik uzten digu.

Egi ori baiesteko Eliz-Guraso zaarren aitorrak artzen ditu, Irene deunagandik asita.

Ondoren barneago sartzen zaigu; Bidalie Eginaken textua sakonki aztertzen du, idatzia izan zan izkeran murgildurik, ots eladeran.

Bakoizka arakatzen ditu Luka deuna egille izan zula sendetsi desaketen esakerak; irugarren Berri-One'koekin bekaldetuz, argi ta garbi eratzi dezake Berri-On orren egillea ta Bidali Egiñak'ena bakarra dala, Luka bera.

Orrezkero banaka zaratzen ditu Luka'ren idaztiño'ko 24 atalak egoki sailkatuz.

An ageri zaizkigu lenengo orrialdeetan, Ierusalengo Mandio artan, Amabiak, Emakume gurenak eta ikasle samalda Goteunaren zai.

Eundaz biltzen omen ziran, Kisto'k Agindutakoaren aiduru.

Pentekoste egunean bertan, Kepa buru, bidaliak oro Goteunez gañezka Ierusalem'eko kale ta zeietan barreiatzen dira galut edo diasporatik bildutako iudar guztien aitzinean Kisto bipilki aitortu ta aldarrikatuz.

Orra Eliza Yerusalem'en, erne ta azten.

Urrengo atalean Eliza Yerusalemdik alde nola zabaltzen dan erakusten digu Samari, Lida, Yope ta beste errialde batzuetan.

Aipatu erriak ez zeuden Yerusalen'dik aldenduegi.

Ementxe agertzen zaigu lenengoz Saul iudar zintzo ta kristau berrien iazarlea; zerbait aurreratxoago, bidali aundiena izango zan onen onbideratzea ematen digu.

Atal au, Saul'en onbideratzea alegia, irakurgarrienetarik duzute.

Urrengo ataletan Paul Deunaren lau bidaldiak eta Aitor Gurena azaltzen ditu idazleak, ugari, sakon ta luze.

Paul deunaren ibillaldietan, ain zuzen, len-Elizaren bizi osoa ardatzaren inguru bezela dabil, baita alderdi guztietako ikasle, bidali ta kistar berri oro ere.

Ez da arrigarri: Luka'k, Paul'en ikasle izaki, bere irakaslearen ibillera guztiak zeatz meatz azaltzen ditu, beste bidalienak baiñon areago.

Benetan xuspergarriak Paul'en bidaldiak!.

Palaistina utzita, or ageri zaizkigu Paul eta Tiberiade ertzeko arrantzale ez-iakin eta alotz aiek Kistoren Berria bipilki zabaltzen Atenai.

Erroma eta orduko mundu ezagutuaren mugarteko iakintsu eta ez-iakin oroen artean.

Idazlana borobillago ta beteago zedin ez dio bere buruari nekerik ukatu idazle argiak.

Zaitegi'ren Bidalien Egiñak gai auetaz euskeraz egin lenengo lana duzute, ala ere beste edozein izkuntzaz argitaratuak bezin okitu ta aberats nai izan du.

Ortarako izkera iakintsu geienetan egin liburuak begipean izan ditu.

Alare aien esanak erkatu ta aztatuz, bere esatekoak ere ukan ditu idazle argiak, benetako iakintza-lan bati dagokionez.

Liburua barna gai auek ikertu dituten idazle aundienen izenak arkituko dituzu, atxiñako ta oraingo.

Ez bakarrik exegesis eta textuaren baiespenali buruz, baita gaurko edestilarien arteko auziei buruz ere.

Idazteunak sarri izan dira artu-erabilliak iakintsu otsezko gizonen luma muturretan, batzu sinistun bestetzu sinisgabe ta arrazoizale.

Zenbaitek; Itun Berriaren zindotasuna ere ukatu dute, bañan egun liburu onen zindotasunik ezin diteke uka.

Ala erakusten digu Zaitegi'k Harnak eta beste iakintsu aundien esanak bere burupidearen sendogarri ekarki.

Egun gizon ez iakina bear du Liburu deunen zindotasuna ukatzeko, Itun Berriarena batez ere.